Aurkezpena Bedatsy

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urtarrila 30, 2014 - 19:00 -tik Ostirala, Urtarrila 31, 2014 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Kabigorri

foto

Zer da Bedatsy?
Crowdfunding plataforma honetan, kirolariek, beraien Kirol Erronken bidez, Ingurumena, Baliabide Naturalak eta orokorrean, pertsonek bizi ditugun egoera edo Gizarte baldintzak babesteko eta hobetzeko ekintzen finantzaketa sustatuko dituzte.

BEDATSY-ren helburuak
Bedatsy-ren helburua aldaketa eragitea da. Kirolariari tresna bat eskaintzea da, eta bere erronken bidez parte hartzeko sustatzea, Ingurumenaren babes eta hobekuntzan parte aktiboa izanik, eta era berean gizarte zuzenago eta orekatuagoan. Energia Garapen bihurtuz bakoitzak ahal duen eran lagunduko du.

Bedatsy-ren helburua zera da, zu eta ni bezalako pertsonek edota edozein motako erakundeek, ez ditzatela gerorako utzi Garapenaren aldeko ekintzak finantzaketa eza dela eta. Beharrak ez ezkutatzea, jakinaraztea baizik, argitara  ditzatela eta gizartea kontura dadin dauden beharrez, horren alde jarduteko aukera emanez.

 Aitor Goikoetxea, 23.
SLALOM: Espainiako txapeldun C2an 2010 y 2012; 23. Junior C2 mailako Munduko Txapelketan (Solkan, Eslovenia);
FREESTYLE: 8. Munduko txapelketan C1 absolutoa 2013;
KAYAK EXTREMO: 55. Munduko Txapelketa 2012; 7. River Guru 2013

Xabi Olano, 24.
KAYAKSURF: Euskadiko txapelduna 2012. 5º Munduko Txapelketan 2013 (Autralia); 13º Munduko Txapelketan 2011 (EEUU); 3º Munduko kopetako finalean 2010 (EEUU);

Mikel Sarasola, 26.
KAYAK EXTREMO: 4. frantziako Munduko Kopan 2013; 2012ko munduko 25 kaiakistarik hoberenen artean hautatua; 6. Txekia eta Norbegiako Munduko Kopetan 2012; 2. Pirineotako Muturreko Kaiakaren Kopan 2012; Munduko txapelketan final laurdenak 2010 y 2012;

Martxoan eta apirilean Patagonian egingo den espedizioa.

Hiru piraguista euskaldun Patagonian inoiz ez bezalako espedizio batean ausartuko gara. Argentinar Errepublikako Fitz Roy eta Cerro Torre mendi mitikoetan hasiko gara eta ibaia, arriskutsuak, ur-jauzi ikaragarria keta laku izugarri handiak zeharkatuko ditugu. Ibilbide berriak irekiko ditugu glaziarren artean eta 600km geroago bukatuko dugu, Txileko Puerto Natalesen.

Abentura prestatzeko denbora asko ematen ari gara. Dagoeneko Parke Nazionaletan nabigatzeko baimenak lortuak ditugu. Hori lortzea askok ostatu zaigu; logistika antolatzen ari gara han gaudenean ongi moldatzeko laguntzen gaiarekin; espedizioan asteak eman ahal izateko behar den materiala lortzen ar igara...

Lur horietara jotzea erabaki dugu hainbat arrazoi direla medio:

  • Piraguistek ez dute oraindik esploratu toki hori; beraz, oraindik asko dago egiteko.
  • Paisaia oso basatia eta zirraragarria da.
  • Klima aldaketa asko nozitzen ari den ingurunea da, glaziarrak azkar urtzen ari direlako eta paisaia etengabe aldatzen ari delako. Pasako garen toki batzuk izotzaren azpian zeuden mendearen hasieran ... horrekin, dena esanda dago.

Horregatik, ilusio handiarekin lan egiten ari gara proiektu hau aurrera ateratzeko eta datozen hilabeteetan hiru piraguista buru bekarri egongo gara erronka behar bezala prestatzen, egunero entrenatzen amets hau aurrera eraman ahal izateko.

GURE KIROL ERRONKA: kayak espedizioa muturreko Patagonian
http://expedicionkayakpatagonia.blogspot.com.es/

 Txileko Ipar Izotz eremuko urtzearen neurketa GARAPENAREN ALDEKO ekintzarekin dago lotuta.

http://bedatsy.com/kayak-en-la-patagonia-mas-extrema

Etiquetak: