Txirrinka Ekimena Bidasoa Txingudin hasiko da, maiatza 20!!!
Txirrinka TOMA lurraren eta jendarte hobeagoaren aldeko ekimena da. Txirrindulaz zeharkatuko dugu Euskal Herria lau zutabek, eta zutabe bakoitzak lekuko bat eramango du. Lekukoa, jende eta kolektibo ezberdinen artean igaroko da. Jendarte hobeagoaren alde zaudeten kolektibo eta pertsonei luzatzen dizuegu Txirrinkan parte hartzeko gonbitea. Borroka asko badaude ere helburu amankomuna dugu: jendarte justoago bat eraiki.