Datorren ekintzak

Erraustegiaren Aurkako Plataformatik laguntza eskaera

Data: 
Asteazkena, Maiatza 11, 2016 - 19:30
Non: 
Muara elkartea, Hondarribia

cartelHondarribiko EH Bildu.- Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Plataformatik laguntza eskatu digute: maiatzak 13-14 bitartean Gipuzkoa osoan aldi berean buzoneo masibo bat egin nahi da, erraustegiaren ondorioen inguruan gipuzkoar denei informazioa emateko.

Irautea sortzea delako dokumentala, datorren larunbatean Hendaian

Data: 
Larunbata, Maiatza 7, 2016 - 11:00 -tik Igandea, Maiatza 8, 2016 - 10:55 -ra
Non: 
Bask Rock Cafe (9, Rue des Figuiers - Pikondo karrika, 9. Hendaia)
Antolatzen du : 
Hendaitz Gazte Asanblada

Irautea Sortzea DelakoHendaitz Gazte Asanblada.- Datorren larunbatean, maiatzak 4, goizeko 11.00etan Hendaiako Hondarraitz auzoko Bask Rock Cafe tabernan (9, Rue des Figuiers - Pikondo karrika, 9), Irautea sortzea delako dokumentala eskainiko du Hendaitz Gazte Asanbladak, eta ondoren eztabaida izango da Kortxoeneako kideek lagunduta.

Neskatoak dokumentala, datorren ostirala Landetxan

Data: 
Ostirala, Maiatza 6, 2016 - 19:30
Non: 
Landetxa Auzo Elkartean
Antolatzen du : 
Landetxa Auzo Elkartea

NeskatxoakLandetxa.jpgLandetxa Auzo Elkarteak.- Neskatoak dokumentala ekarriko dugu Auzo Elkartera Maiatzaren 6an. Bertan emakumeak ipar euskal herrian Frankismo garaian bizitako esperientziak jasota daude. Filma euskeraz izango da baina azpitituloak gazteleraz ditu. Dokumentalaren zuzendaria, Jon Abril, bertan izango dugu gonbidatu gisa. Animatu zaitezte!!

Preso eta iheslarien gaiaren inguruan, Juan Mari Olano eta Antton Lopezekin hitzaldia

Data: 
Asteazkena, Maiatza 4, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Maiatza 5, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Oiasso Museoa

Datorren maiatzaren 4ean, asteazkena, hitzaldia antolatu du Sortuk pil-pilean dagoen preso eta iheslarien gaiaren inguruan. Juan Mari Olano eta Antton Lopez izango dira hitzaldian egungo egoera aztertu eta aurrera begirako erronken inguruan hausnartu asmoz.

Hitzaldia: "Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera"

Maiatzak 4 - asteazkena · 19:00etan · Oiasso Museoan

Interpretzaio-ibilbidea Jaizubiako hariztitik eta paduratik

Data: 
Igandea, Maiatza 1, 2016 - 09:15 -tik 12:30 -ra
Non: 
Irungo Bentak, RENFEko geralekua
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko lagunak

Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.