Datorren ekintzak

2016-06-02 Ezker Gantxoa

Iepe!! Gaurkoan gurean Gure Esku Dago-ko Ander Errazkin izan dugu ekainaren 12an antolaturiko egunaren arira hitz eginez, baita eragileak izan duen eta duen bilakaeraren inguruan. Ondoren Iragorri-rekin konexioa egin dugu Ardiurriko independentziaren inguruan azalpenak eskaintzeko.

"Ongi etorria" erregeei

Datorren ostiralean, ekainak 17, Felipe VI eta Letizia Ortiz izango dira Donostiako San Telmo Museoan, eta errepublikano taldeok (Irungo Nicolás Guerendiain, Oarsoaldeko Pikoketa, Donostiako Errepublikarrak eta Tolosako Foru Errepublikano)  gure "agurra beroena" emango diegu:

Eguna: Ekainak 17 Junio
Lekua: Zuloaga Plaza, Donostia
Ordua: 11:00etan

Bidasoa Folk-ek beste urte batez Txingudiko Badiako hiru hiriak elkartuko ditu

Irun, Hondarribia, eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folkaren XVI edizioa antolatu dute. Irun, Hondarribia, eta Hendaian egingo dira kultura anitzeko 7 kontzertu abuztuaren 19, 20, eta 21ean.

Arnaldo Otegi babestu dezagun larunbatean Donostian!

EH Bildu.- Larunbat honetan, hilak 27, eta EAEko hauteskundeen atarian, EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du 12:30ean Miramongo Kutxa Espazioan. Bertan, Arnaldo Otegi lehendakarigaia izango da. Ez dago esan beharrik, une hauetan, garrantzitsua dela Arnaldo Otegiri babesa adieraztea. Horregatik, EH Bildutik dei egin nahi diogu oinarri sozialari bertaratzeko. Hitzordua, beraz:
 -Larunbata, hilak 27
 -12:30