Datorren ekintzak

MARTXOAK 8 DA!!

cartel

Gaur, martxoak 8, nazioarteko emakumeen eguna ospatzen eta aldarrikatzen dugu. Horren harira hainbat ekimenera gonbidatunahi zaituztegu:

Gaur, 11.00tatik 13.00ak arte irratsaio berezia izango da Lakaxitan, Antxeta Irratiko Gonekin Ero bero Eta Ezker Gantxoko lagunen eskutik.

19tan Txingudi Antxi Sexistatik Manifestazioa deitzen dugu Zabaltza Plazatik.

Partaidetzako aurrekontuak 2014

cuadro

Gipuzkoako Foru Aldundiko aurtengo Partaidetzazko Aurrekontuak martxan daude. Aurten, lau eskualdera zabalduko dugu ekimena: Urola Erdiak bigarren urtez parte hartuko du, eta lehen aldiz, Tolosaldeak,Oarsoaldeak eta Bidasoaldeak.

Guztira, 2 milioi euro jarriko ditu Foru Aldundiak herritarren esku, lau eskualde horietan inbertitzeko. Herritarrek beraiek, parte hartze prozesu baten bitartez, erabakiko dute zertan gastatu diru hori.

Proposamenak jasotzea da partaidetza prozesuaren lehen fasearen ardatza eta guztiei ere parte hartzeko gonbita egiten digu Foru Aldundiak.

Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako programan udal agintarien agurraren aurrean, EH BILDU taldearen iritzia

fotoIrungo EH Bildu.- Aurtengoan ere!  berriz gertatu da. Irungo Alkateak eta Kultura ordezkariak, San Pedro eta San Martzial jaietako programan egiten duten agurrean, hizkuntza sexista erabiltzen dute.

" Quiero desear, para terminar, unas felices fiestas a todos los iruneses…" , "… y enviar un recuerdo muy especial a aquellos…", " Un años más, con la llegada del mes de Junio nos disponemos a celebrar todos juntos…",  "… actos que elaboramos entre todos…", "…llevamos, además, varios años eligiendo con la participación de los iruneses…", "os deseo a todos, iruneses y visitantes, unas felices fiestas…".