Bertso-bazkari musikatua, azaroaren 26an, EKTn

Non: 
EKT
Data: 
Larunbata, Azaroa 26, 2016 - 14:00 -tik Igandea, Azaroa 27, 2016 - 13:55 -ra

Oraingo honetan Irungo EKTn antolatu duten bertso-bazkari berezi baten berri ematera gatozkizue.

Betti-Gotti Euskara-Kultur Elkarteak bertso-bazkari musikatua antolatu du azaroaren 26rako, EKTn (Larretxipi, 12). Bertsolariak Egoitz Zelaia, Maialen Akizu, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”  eta Beñat Gaztelumendi izango dira. Gaiak jartzen, Haritz Casabal arituko da, eta musikari lanetan, Antton Aranburu eta Gari Otamendi.

14:00etatik aurrera izango da bazkaria, eta 18 € balio du sarrera-txartel bakoitzak. Txartelak lortzeko, onena,  EKTko WhatsApp taldea erabili edo Betti-Gottiko antolatzaileekin hartu-emanetan jartzea:
    - EKTko WhatsApp taldea: 688 69 73 62
    - 609 890 830 edo bettigotti@hotmail.com (Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00tara)

Txartelak lortzeko beste bide batzuk:

    - EKTko posta elektrnikoa: bidasoakoekt@gmail.com

Bertso-bazkari musikatu hau IRUNGO EUSKARAREN EGUNAK herri-ekimenaren barruan kokatua dago. Irungo hainbat elkarte eta eragilek osatzen duen egitasmo irekia da Euskararen Egunak delakoa, eta euskararen normalizazio prozesuan eta herriaren berreuskalduntze bidean eragin nahi duten guztiei zabalduta dago.

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: