Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Euskara

Ostegunean, hilak 6, Kabigorriko otsaileko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 6, 2020 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badator aurtengo bigarren Kabigorriko bertso gaua ere, ikasturteko bosgarrena. Otsailaren 6an izango da 19:30ean hasita.

Bertan ariko dira kantuan Abel Zabala irundarra, Jokin Bergara eibartarra, Maider Arregi oñatiarra eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" zarauztarra. Saioaren gidaritza Iñigo Ugarte irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Garbiñe Beraetxe hendaiarraren bitartez.

Emakume migratzaile (AK) artean

Data: 
Ostirala, Urtarrila 17, 2020 - 19:00 -tik Osteguna, Urtarrila 30, 2020 - 20:00 -ra
Non: 
Palmera Montero zentruko atarian, Irun
Antolatzen du : 
Parean Elkartea

Emakume migratzaile (AK) arteanParean Elkartea.- Gure herriaren historia bere biztanleen joan etorriek marrazten dute. Aduana, trenaren etorrera edota baserritar gune batetik gaur egun den Irun hiriaren eraikuntzak gure oraina eta geroa baldintzatu dute. Aitortu eta kontatutako historia da hau. Haatik, gure lehen egunetan goxatzen gaituzten eskuak eta azken egunetan eusten gaituztenak itzalean geratzen diren pasarteak dira belaunaldiz belaunaldi kontatzen den Historia horretan.

Ostegunean, urte berriko Kabigorriko lehen bertso gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 9, 2020 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Oparoa joan da 2019a: antolatu ditugu bertso-saioak, proiektu berriak sortu ditugu eta lehendik zetozenei ere erantzun diegu. Ondorengo loturan topa dezakezue 2019ak emandakoaren bildumatxo bat:
https://irunabar.wordpress.com/2019/12/31/2019a-oparo-joan-da/

2020. urtea ere amaitu berri dena bezain emankorra izan dadila nahi dugu, ordea, eta honek etenik ez duenez, gabonetako atsedenaldiaren ondoren ate-joka dugu Kabigorriko urtarrileko bertso-gaua. Hilaren 9an izango da, eta ohi bezala, 19:30ean emango zaio hasiera bertso gauari.

Ostegunean Kabigorriko azaroko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Azaroa 7, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badoa ikasturtea aurrera eta badator bigarren Kabigorriko bertso gaua ere. Azaroaren 7an izango da 19:30ean hasita.
Bertan ariko dira kantuan Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia hendaiarrak, Oihana Bartra bilbotarra eta Julen Zulaika zarauztarra. Saioaren gidaritza Oinatz Mitxelena irundarrarena izango da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Iker Altuna hendaiarraren bitartez.

Urriaren 3an 2019-20 ikasturteko lehen Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Urria 3, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Kaixo bertsozale:

Hasi dugu, dagoeneko, 2019-2020 ikasturtea eta Kabigorriko bertso-gauak ere hemen dira.

Zazpigarren ikasturtea izango da aurtengoa eta ohiko egitura mantenduko dugu aurten ere.

Txingudiko bertso-eskolan 2019-2020 ikasturteko izen ematea zabalik

Kaixo bertsozale:

Txingudiko bertso-eskolan izena eman nahi baduzu, oraintxe duzu aukera, hastear baita 2019-2020 ikasturtea. Jarraian duzu ikasturte honetarako talde-eskaintza.

Galdera edo zalantzarik baldin baduzu edo izena eman nahi baduzu, irunabar@gmail.com posta helbidera idatz dezakezu lasai asko, edo taldeetako arduradunen baten telefono zenbakira hots egin.

Orriak

RSS - Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)-rako harpidetza egin