Datorren ekintzak

Surfa eta mugaz gaindiko integrazioa

Bidasoa bizirik.- “Mugaz gaindiko integrazio Programa Esperimentala” aurrera eramaten ari da Irungo HLHIko ikasleentzat eta Hendaiako Udaleko gazteentzat.

Mugaz gaindiko programa honetan Hasierako Kualifikazio Profesionaleko Programako eta mugaz bi aldeetako Lanbide Heziketako Prestakuntza  zentroetako gazteak ari dira parte hartzen, hamabost eta hemezortzi urte bitartekoak.

LAB sindikatuak Santanori eta bere nagusiari Irunen 5182 langabe daudela gogorarazi die

Gaur goizean, Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusia Irunen egon da Santanorekin batera ekitaldi politiko batean parte hartzeko eta LAB sindikatuak Irun krisi egoera nabarmen batean murgilduta dagoela gogorazi die.

PSOEk hauteskunde kanpainan duen lemarekin jolasten, sindikatu abertzaleak Irunen 5182 langabe daudela esan die Santanori eta bere idazkari nagusiari kontzentrazio batean.