Datorren ekintzak

Inauterietan izango ditu lehen hitzorduak Kemen Dantza Taldeak

Lantz, Inauteriak. Kemen Dantza TaldeaLarunbatean Kauteren desfilearen amaieran dantzatuko du Kemenek

Irungo Inauteriekin hasiko du 2020 dantza-urtea Kemen Dantza Taldeak, emanaldiei dagokienez. Larunbatean, otsailak 15, Hungariako Kauteren Konpartsarekin bat egingo du Kemen Dantza Taldeak, desfilearen amaieran dantzatuz. 19:00etan irtengo da konpartsa Alberto Anguera plazatik, eta ordu bete beranduago iritsiko da San Juan Plazara.

Elkarretaratzea azken eraso matxista gaitzesteko

Concentracion protesta agresion. Foto: EH Bildu Bidasoko Asanblada Feministatik gure erabateko gaitzespena adierazten dugu gure herrian gertatutako eraso matxistagatik. Irungo herritarrek zero tolerantzia erakutsi behar diete horrelako jarrerei, eta ez begiratu beste alde batera.

Gure maitasun eta babes osoa bidali nahi diogu erasotuari. Ez zaude bakarrik.

Martxoaren 8an are arrazoi gehiagorekin aterako gara kaleetara, gure eskubideak norbaitek ukitzen baditu, AURREAN IZANGO GAITUELA ozen eta argi oihukatzeko.

Industria-Jardueraren hasiera CAFen

LAB SindikatuaJardueren hasierari buruzko akordioa lortu ondoren, LABek ahalegin guztia egingo du Zuzendaritzarekin adostutako segurtasun-protokoloak bete daitezen.

Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak akordioa erdietsi du enpresako Zuzendaritzarekin, Beasaingo eta Irungo lantegietan apirilaren 20an lan jarduerak hasteko. Akordio horren arabera, Beasaingo 4. sailean industria jardueraren hasiera mailakatua izango da, hain zuzen ere sail horretan jende gehien aritzen da lanean.