Sobietar iraultzak 100 urte. OCTUBRE filmaren proiekzioa

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urria 19, 2017 - 19:30

Errusiako Iraultzaren 100. urteurrena dela eta ALTERNATIBA erakundeak munduko historia aldatuko zuen gertaera horren gaineko ekitaldia antolatu du OCTUBRE (S. Eisenstein 1927) filma proiektatuz, ondoren ikusleen arteko foruma zabalduz. Ekitaldia urriaren 19ean, osteguna, izango da, KABIGORRI ATENEOAN 19:30tan.

Errusiako Iraultzak munduko historia aldatu zuen, jendartearen aldaketarako bidean eta mundu justuago baten bilaketan, ezkerreko jendearentzat erreferentzia eta ikasbidea bihurtuz. XIX. mendean emandako askatasunaren aldeko iraultzen ondorengoa dugu, Pariseko Komunaren (1871) esperientzia esaterako. Iraultza sozialisten lehertzearen zergatiak eta garapenak eztabaidagai izan dira beti ezkerraren baitan. Errusiako Iraultza beraren lehenengo fasea eta geroago Sobiet Batasunak Stalinen gidaritzapean izandako garapen odoltsua,  kritikoen hiketekin eta errepresioaren aurrean ezker mugimenduaren baitan eztabaida luzeak eta zatiketen eragile izan zen.

Geroago beste iraultzak etorri ziren, Kuban eta Nikaraguan esaterako, guztiak boterearen hartzea armen bidez izan zirenak, horiek ere hamaika eztabaida bide zabaldu izan dituztenak. XXI. mendean aldiz, eta, batez ere, Venezuelako Iraultza Bolibarianoaren esperientziatik abiatuta, boterera heltzeko eta  sozialismoaren ideietan oinarritutako jendarte baten antolaketa ereduaren eboluzioa emango da, gogoeta berriak edo berrituak ekarriz. XXI. Mendeko Sozialismoa bezala ezaguna egin den gogoeta bidea, iraultza eredu berri horri oinarri sendoa eman asmoz azaldu zen.

Sobietar Iraultza lehertu zenetik gaurko Iraultzetara 100 urteko tarte historikoa eman da; OCTUBRE filmaren aitzakiarekin ALTERNATIBA erakundetik jendarte berri baterako bide horretaz gogoeta proposatzen dugu, jendarte justuago, askeago, pertsonen berdintasunean oinarritua lor dezagun.

OCTUBRE (S. Eisenstein 1927) filmaren sinopsia

Etiquetak: