Doku-Forum: Sexuaren Langileak
Apirilaren 19an Irungo KABIGORRI ATENEOAN (Peña Kalea 1) antolatuko dugun DokuForumera gonbidatu nahi zaituztegu.
Oraingoan PROSTITUZIOAREN inguruan antolatuko dugu eztabaida eta berton lanbide honen inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko ditugu. Kokapena egiteko, "PUTEROS" dokumentala proiektatuko dugu. Erreportaia honetan putazaleak ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute ? Nola bizitzen dute?
- Gehiago irakurriDoku-Forum: Sexuaren Langileak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Alternatibak "Jaizkibel konpainia" komikiaren aurkezpena egingo du Irungo Kabigorri aretoan martxoaren 15ean. Liburuak Hondarribiko alardearen historia jorratzen du, jatorrizko gertaera historikoetatik abiatuta, irailaren 8an urtero gogora ekartzen direnak, eta azken hamarkadetan herriko jaiak parekidetasunean bizitzeko hainbat emakume eta gizonek abiatutako borrokarekin amaituta.
Igor Meltxor idazleak 'Gabriel Rufián, la voz de la calle' liburua aurkeztuko du.
Oraingo honetan eztabaida ORDEZKAPEN BIDEZKO ERNALKETA izango dugu eztabaidagai. Gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak elkarren artean komunean jartzea dugu helburu.
Errusiako Iraultzaren 100. urteurrena dela eta ALTERNATIBA erakundeak munduko historia aldatuko zuen gertaera horren gaineko ekitaldia antolatu du OCTUBRE (S. Eisenstein 1927) filma proiektatuz, ondoren ikusleen arteko foruma zabalduz. Ekitaldia urriaren 19ean, osteguna, izango da, KABIGORRI ATENEOAN 19:30tan.
Alternatiba.- Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio ziklo berria antolatu du Alternatibak hurrengo martxoaren 16an, eta emanaldiaren ostean, hizlari lanetan arituko da berriro filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varela.
Dokumentala bikotearen esparruan bortizkeria psikologikoari buruz da. Irantzu Varela Urrestiazala bere zuzendaria kazetaria da eta berdintasunaren gaineko lantegietan, feminismoetan, maitasun erromantikoan, lidergoan eta komunikazioan hezitzailea. Faktoria Lila-ko koordinatzailea eta "El tornillo" ren aurkezlea,' La Tuerka' programan aste bakoitzean igortzen dena eta, eragin handiarekin, Youtube-n zabaltzen dena