Eredu ekonomiko berri baten bila! jardunaldiak: Ekonomia sozial erladatzailea Bidasoan

Non: 
Palmera Montero gunea
Data: 
Larunbata, Maiatza 12, 2018 - 10:30

Lakaxita Koop ESE sustatzeko lakaxitako espaziotik, urte batzuk daramatzagu Ekonomia eredu berria baten alde lanean, praktika, teorian eta saretzean. Kapital metaketaren xede auto-finalistatik harago, bizitza eko-soziala erdigunean jarriko duen eredu bat eraikitzen. BIde honetan, guretzat garrantzia berezia duen jardunaldiak egingo ditugu larunbat honetan, M-12, 10:30tan Palmera Montero gunean

Bertan, azken kurtsoan eskualdean egindako prozesua azalduko dugu, zeinak Bidasoan beste ekonomia printzipio batzuen baitan (kapital metaketaren xede-az harago) lanean dauden proiektuak identifikatu eta elkarrizketatu ditugu.

Laburtuz, aipatutako prozesuak bi xede nagusi ditu:

    -Gure eskualdean ESE-ren filosofia eta praktiketan martxan dauden enpresak identifikatu eta ikustarazi    

    -Inter-kooperazio jardunaldi batzuk gauzatu, gure eskualdean ekonomi eredu berri eta justuago hau nola kontsolidatu ikustekoJardunaldiak Orain, bigarren zatia gauzatzeko jardunaldiak burutuko dira

Hauetako lehena izango da larunbatekoa, zeinetan Kataluniako eta Euskal Herriko gonbidatuak izango ditugun

    Maiatzak 12, 10:30tan Palmera-Montero gunean

    - Ekonomia Sozial Eraldatzailea Bidasoan: Prozesu guztia labur azaldu ostean, Kataluniatik etorritako Pam a Pam-eko kideak, eta Euskal Herriko Olatukoop sareko kideak izango ditugu beren saretze esperientzia azaltzen

Etiquetak: