AHTren aurka Itsasondoko mehategietan 2010 urtean egindako ekintzren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian

Non: 
Donostiako epaitegia
Data: 
Asteazkena, Uztaila 25, 2018 - 09:00

Datorren uztailaren 25ean, asteazkenarekin, Donostiako epaitegian AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan  egin zen desobedientzia ekintzaren epaiketa deitu dute.   

Gogoratuko duzunez, 2010eko uztailaren 1ean Itsasondoko mehategietan entzerratu eta zementozko bidoietara kateatu ginen lau ekintzaile, AHT salatzeko eta Ordizia-Itsasondoko tunelaren obretan egiten ari ziren leherketak geldiaraztea eskatzeko. Aldi berean sostengu ekintza ugari egin zen kanpoaldean. Azpimarragarria da Itsasondoko meategiak “kolapso grabitazionala” deritzon arrisku handiko ingurutzat eta  azpiegituren eraikuntza jasateko gaitasun oso eskaseko zonalde gisa jasota daudela espreski Gipuzkoako Azterketa Geomorfologikoa bezalako txostenetan; hala ere, AHTren proiektuan meazuloak ez ziren aztertu, eta “trazaduan izan dezaketen afekzioa ezagutu gabe” egin da obra –AHTren “Ordizia-Itsasondo” zatiaren eraikuntza proiektuak onartzen du hori meategien inguruan egiten duen deskribaketan. Hain zuzen, obraren segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren datu teknikoen gabezia hori eta lau pertsonen entzierro egoera aintzat hartu gabe   protestaren lehen egunean leherketekin aurrera jarraitu izanak zekarren arriskua salatu zituen uztailaren 2an Minetako ingeniari batek Tolosako Epaitegian. Salaketa judizial hortan leherketen paralizazio kautelarra eskatu zuen eta orduan leherketak eten egin ziren protestaren bigarren eguneko eguerditik aurrera. Ekintzak 5 egun iraun zituen, harik eta Ertzaintzak mehategietan entzerratuta geunden lau pertsonak aurkitu eta kanporatu gintuen arte.      

Epaiketa zortzi urte ondoren dator eta uztailak 25ean deitu dute, goizeko 9'30etatik aurrera Donostiako Epaitegiko 9. judizio-aretoan (beheko solairuan). Eusko Jaurlaritza eta Euskal Trenbide Sarea (ETS) dira zigorrak eskatzen dituztenak: urte eta sei hilabeteko kartzela eskaria egiten dute lau epaituentzat “desordenu publikoak” leporatuta, baita  “erantzukizun zibil” gisa kasik 60.000 eurotako baterako kalte-ordainketa eskatu ere (47.157,52 euro “obrak geldiaraztearen ondorioz eragindako kalte-galeren ordainketa” gisa, gehi beste 11.629,41 euro “desalojoak ekarri zituen gastuengatik”).         

Elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da goizeko 9etan epaitegiaren aurrean.

Etiquetak: