AHTrik EZ!

Euskara

AHTaren Aurkako Bizikleta Martxa. Iruñea-Atxondo (Uztailaren 28-tik 30-ra) Denok Atxondoko Kanpaldira!

Bizi martxa. Kartela

Garaiz gaude AHT-aren munstroa gelditzeko

AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.

AHTren aurkako ekintza Donostiako Kursaalean

Argazkia: Argia.eus  Irudia: Ibai AzparrenMugitu! Mugimendua.- Atzo asteazkenean, goizeko 9:45ean Donostiako Kursaalean Eusko Jaurlaritzak antolaturiko nazioarteko tren sistemari buruzko kongresua hasi da, Basque Railway izenekoa, “Abiadura handia martxan ezartzearen erronkak” lemapean. Iñigo Urkullu lehendakariak hasiera ofiziala egin behar zion kongresuari, baina, agertu ez, eta Eneko Goia, Donostiako alkatea, izan da inaugurazioa gauzatu duena.

Mugitu!ren ekintza Nafarroako Diputazio aurrean

Atzo eguerdian, Mugitu! Mugimenduak eguberrietako kontsumismoa sinbolizatzen duen Nafarroako Diputazio aurreko pinura igo eta   AHTaren aurkako bandera ezarri du. Hona hemen, ekintza hau azaltzen duen idazkia:

EZ AHTRIK EZTA KONTSUMISMORIK ERE!
Berriz ere iritsi dira pentsatu gabe kontsumitzera bultzatzeko erabiltzen dituzten Gabonak, beren apaingarri eta guzti, pinua, argiak…

AHTren aurkako Mugitu! Mugimenduaren ekintza

Atzo, abenduak 3, Xabierko Frantzisko eta Nafarroaren egunaren harira, Mugitu! Mugimenduak AHTrik gabeko Nafarroa aldarrikatu nahi izan du, non eta Xabierko gazteluan. Horretarako, ekintzaile bat gazteluko dorre nagusiko zolatik aurrealdera jauzi eginez, AHTaren aurkako bandera bat ezarri du denon erakusgarri. Bandera hau Italiako Val Susako AHTaren aurkako mugimenduarena da.

Hona hemen zabaldutako idazkia:
AHTRIK GABEKO NAFARROAREN ALDE

Orriak

RSS - AHTrik EZ!-rako harpidetza egin