Erakusketa: Amalurraren eskuak (Pino Vicedo)

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Iraila 20, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Urria 28, 2018 - 19:55 -ra

“Amalurraren eskuak” argi-itzalez beteriko bide bat egitera gonbidatzen gaituen erakusketa bat da, beren zainetatik, lurraren bizigarria isuritzen den eta esperientziaz eta eginahalez zailduriko eskuen hizkuntzan mintzatzen gaituena.

Bere autorea, Pino Vicedo artista nafartarrak, gure izaeraren, esperientzien, bildurren eta onberatasunen aztarnak, gure eskuei begira aurkitzera hots egiten du, preziaturiko altxor bat balitz bezela…

Harkatzez solik eginda, erretratu hauek bat ere ohizko ez den edertasunari dira gorespen, letra larriz idatzitako Edertasunari.


Esku langileak, odolez eta kemenez bizitza lantzen dutenak,

hatz hauskorrezko esku gozoak,

esku sendoak, ausartak, basatiak…

Erregutu egiten duten esku zabalak, eta

aurre egiten duten ukabil menderakaitzak…

Urruma egiten duten eskuak, esku kaltetuak,

garraixi eta negar egiten duten eskuak…

Irailaren 20tik, Uriaren 27ra arte Kabigorrin.

Etiquetak: