Datorren ekintzak

El Espaziok ekainean burutuko jarduerak

1.- XV. ENPLEGU ASTEA
Eman izena lan eskaintzetan, aurkez ezazu zure curriculum vitae-a FICOBAn eta har ezazu parte ekainaren 11rako programatutako ekintzetan.
Datak : eainaren, 1,2 eta 3an eman izena www.elespazio.com  web gunean

2.-  EGIN  EZAZU  LANA  FRANTZIAN  ETA  EUROPA  BATASUNEKO  BESTE  HERRIALDE  BATZUETAN.  LANBIDE, EURES ETA PÔLE D’EMPLOI

Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen Tailerra

Hondarribiko EH Bildu.- Iaz egin zen moduan, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aurrekontuen zati bat zein proiektutan inbertitzeko erabakia bertako hiritarren esku uzten du. Behe Bidasoa eskualdeari, Irun eta Hondarribiari alegia, 2 milioi euro gure eskualdea hobetzeko zertan inbertitu ditzakegun erabakitzea dagokigu.

Button absolbitu du Auzitegi Nazionalak

#9akLibre auziko inputatu guztiak absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak, beraien artean Mikel Button gazte irundarra. "Terrorismoa goratzea" egotzita hemezortzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak eskatu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak.

Halere, 1. saioan egindako protesta ikertzeko eskatu dio Torrejon de Ardozeko epaitegiari.

IrunLab Industria 2015, industriako enpresetan sorkuntza txertatzeko apustua

Bidasoa Bizirik.- Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, IrunLab Industria 2015 jarriko du martxan. Programa horretan, Irungo hiru enpresa industrialek sorkuntzarekin lotutako ekintzak garatuko dituzte, antolaketa berritzeko proiektuak sortzeko asmoz. Abangoardiako metodologiak aplikatuko dituzten artista eta sortzaileek parte hartuko dute proiektuan.

Mugitu!k AHTren zulo beltza salatzeko protesta-martxa deitu du abuztuaren 28an Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseilura

Mugitu Mugimendua.- Abuztuak 28 ostiralean, Mugitu! mugimenduak AHTren proiektuaren zulo beltza salatzeko protesta-martxa deitu du Donostian, egun horretan Eusko Jaurlaritzak Miramar Jauregian ospatuko duen ikasturteko lehen gobernu-kontseilua dela eta.