Datorren ekintzak

“Bidazi” elkarteak diru-laguntza kanpaina abian jarri du, bere proiektuan aurrera pausoak eman ahal izateko

Zer da Bidazi?  Herritarrek herritarrentzako sortutako elkartea da Bidazi. Bidasoaldean hedatua, bertako baserritar, familia eta ekoizle ttikiak elkartzen dituena, haien osasunari garrantzia ematen diotelako eta eskualde hobe bat eraiki nahi dutelako, bertako ekonomia bultzatuz, lanpostu duinak sortuz eta lehenengo sektorea biziberrituz.
 

Hondarribiko Sorturen oharra Emiloren askatasunaren aurrean

Atzo Emilio Castillo Hondarribiko euskal preso politikoa aske utzi zuten.  

Gure ongi etorririk beroena  eskeini nahi diogu eta, preso egon den garaian bezela, kanpoan ere gure laguntza osoa eskeiniko diogula adierazi nahi diogu.

Familiari besarkada bat bidaltzen diogu eta disfruta dezatela Emiliorekin batera garai berri honetaz.

Txanpi Harokareneren kanporatzea salatzeko deialdiak

  ● osteguna 16 elkarretaratzea,  20:00etan Kolon pasealekuan, poliziaren komisaldegiaren parean.
  ● ostirala 17 batzar informatiboa, 20:00etan Moskun, txanpiren egoera ezagutzeko.
  ● larunbata 18 manifestazioa, 19:00etan San Juan plazatik aterata.

Txanpi Harokarene etxera !!!