Datorren ekintzak

Ekainak 26 torturaren biktimaren nazioarteko eguna

Aurtengo Torturaren Biktimen Laguntzarako Nazioarteko Egunean (NBEko Batzar Orokorrak ekainaren 26a aldarrikatu zuena 1997ko abenduan) TORTURAREN AURKAKO TALDEA, GIZA ESKUBIDEEN BEHATOKIA eta EGIARI ZOR FUNDAZIOAK, Euskal Herriko torturaren errealitatearen salaketan eta bere biktima guztientzako justizia eta erreparazioaren aldarrikapenean gure konpromisoa berrestera gatoz.
    

“Bidasoaldeko Lagunak” kolektiboak Txingudiko Hezeguneen kudeaketa aktiboa bultza dezatela eskatzen die administrazio publikoei

fotoHainbat auzo elkarte, talde naturalista eta erakunde ekologista biltzen duen “BIDASOALDEKO LAGUNAK” KOLEKTIBOAK TXINGUDIKO HEZEGUNEEN KUDEAKETA AKTIBOA BULTZA DEZATELA ESKATZEN DIE ADMINISTRAZIO PUBLIKOEI

Behean sinatu dugun Auzo Elkarteen federazioak eta talde naturzaleek eta ekologistek komunikatu honen bidez adierazi nahi dugu poztasunez eta itxaropenez jaso dugula Txingudi Babesteko eta Errekuperatzeko Plan Berezia sinatu zuten instituzioak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irun eta Hondarribiko Udalak) azkenean bildu egin direla aipatu egitasmoaren garapenean aurrera egiteko. Era berean, positiboki baloratzen dugu herriko talde politikoek eta Irungo gobernu taldeak gizarte erakundeen iritzia jakiteko erakutsi duten interesa.

EH Bilduren iritzia Behobiako merkataritza gunearen etorkizunari buruz

logotipoAsteazken honetan, Behobiako merkataritza gunearen etorkizunari buruz gitz egiteko mahaia bildu egingo da berriro ere. Lehenengo bileran, (data begiratu eta jarri) jada gure taldeak proposamen bat luzatu zuen ondoren publiko ere egin genuena.

Bilera horretan proposamena egiteaz gain eskaera batzuk egin genituen eta erregistro bidez ere egin genuen (erregistro zenbakia eta eguna jarri).

Ehun entitatek indarrak batu dituzte Emakundek antolatutako XI Berdintasun gunean

foto

Urriaren 1a eta azaroaren 30a bitartean ospatuko den 2014ko Berdintasunerako Guneak berdintasunaren inguruan ekintzak antolatuko dituzten ia ehun entitateen indarrak batzea lortu du “Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa” lelopean. Ehun ekintza inguru daude iragarrita, Emakunderen koordinaziopean, eta aurten berrikuntza batekin: autobus ibiltari bat erabiliko da gunearen egoitza moduan. Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da.