“Bertsotan faxismoari aurre” bertso emanaldi gidatua

Non: 
Hondarribiko Kultur etxea
Data: 
Asteartea, Azaroa 27, 2018 - 19:00

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Bertsotan faxismoari aurre” bertso emanaldi gidatua antolatu du.

Azaroaren 27an izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Hondarribiko Kultur etxean. Joxan Elosegik gidatuko du saioa, eta gerra ondorenean eskualdean jasotako hainbat bertso sorta aurkeztuko dizkigu. Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun trikitilariak ariko dira bertso sorta horiek berak musikaz laguntzen, eta Laida Oronozek eta Aitor Errazkinek kantatuko dituzte.

Etiquetak: