Datorren ekintzak

Alokairu kontratuei buruzko jardunaldi informatiboa, datorren astean

Data: 
Asteazkena, Maiatza 4, 2022 - 18:00
Non: 
Kultur Etxea, Hondarribia

irudia

Esther Ezkurra, ACUBIko abokatuak eskainiko du hitzaldia.

bidasoa.hitza.eus.- Alokairu kontratu bat sinatzerakoan maizterrek eta errentatzaileek jakin behar dutenari buruzko jardunaldi informatibo bat eskainiko du Esther Ezkurrak, ACUBIko abokatuak, maiatzaren 4ean 18:00etan, Kultur Etxeko ekitaldi aretoan.

Bidasoako Kontseilu Sozialistak Urdanibia plazara eraman du Maiatzaren Leheneko ekitaldia

Data: 
Igandea, Maiatza 1, 2022 - 17:30
Non: 
Urdanibia plaza

Asteburu honetan apirileko feria Zabaltza plazan egiten denez, Bidasoako Kontseilu Sozialistak lekuz aldatu behar izan du Maiatzaren Lehenean egingo duen ekitaldia. Ordua berdina da, 17:30ean, baina orain deialdia Urdanibia plazan izango da.

Asier Guridi iheslari politikoari elkartasuna adierazteko larunbatean elkarrataratzea Donostian

Data: 
Larunbata, Apirila 30, 2022 - 17:30
Non: 
Donostiako Bulebarra


Gaur, apirilaren 28an, 30 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi euskal iheslari politikoak. Martxoaren 29an ekin zion baraualdiari, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Izan ere, "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada bat; ez dauka pasaporterik, ez eta zedularik ere. Modu horretan, "oinarrizko hainbat eskubidetatik kanpo uzten" dutela salatu du Guridik. "Espainiako Estatuak nire nortasun juridikoa ukatzen dit mendeku modura, nire militantzia politiko, iraultzaile eta independentistagatik", dio.

Bi urteren ondoren, Larreaundi-Olaberriako Jaiak itzuliko dira

Data: 
Ostirala, Apirila 29, 2022 - 00:00 -tik Igandea, Maiatza 1, 2022 - 23:55 -ra
Non: 
Larreaundi-Olaberria
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea

jaiak 2022 Larreaundi-Olaberria

Bi urteko etenaren ondoren, auzoetako jaiak bueltatzen dira, horien artean LARREAUNDI-OLABERRIAko JAIAK.

Apirilaren 29tik Maiatzaren 1ra ospatuko ditugu eta haur, heldu zein adinekoentzako jarduerak egongo dira.