Irungo Harrera Sarea.- Iazko apirilaren 19an, laster urtebete beteko direnean eman behar izan genuen migrazioaren aurkako politikek eragindako Tessfiten heriotzaren berri, lehen heriotza izandakoa. Orduan, argi azaldu genuen ez genuela mamu bilakatzen utziko inor. Bidasoan, Mediterraneoan bezala gertatzen ari diren heriotzak ekiditeaz gain, igerian gurutzatzeko ideiak bere horretan jarraitzen duen bitartean, izen eta abizenak nahi ditugu haien familien eta lagunen eskubideen defentsan, haien duintasunarengatik eta dolua pasa ahal dezaten. Gure herriaren historiaren alde ere; beste behin gerta ez dadin.

Artisautza azoka eskualdeko artisauekin eta Irungo Harrera Sarearekin elkarlanean, Outlet eta bigarren eskuko azoka txiki bat antolatzeko, dohaintzetatik datozen arropak, hainbat arrazoirengatik erabilgarriak ez zaizkienak, bildutako diruarekin, behar dituzten gauzak erosteko, hala nola barruko arropa, motxilak eta abar.