Datorren ekintzak

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduaren manifestazio berria astelehen honetan

Data: 
Astelehena, Azaroa 29, 2021 - 12:00
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko pentsiodunen mugimendua

MPT Manifestación 27-09-2021

Hileko azken astelehenero bezala, Azaroaren 29 ean Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du San Juan plazatik 12:00etan ateratzeko. Eta erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, San Juan plazara itzuliko gara eta bertan amaituko da ekitaldia.

Gure Esku: azaroaren 23an batzar irekia

Data: 
Asteartea, Azaroa 23, 2021 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero guneko 2, Irun
Antolatzen du : 
Gure Esku

AZAROAK 23 BATZAR IREKIA  Gure Esku Irun

Gure Esku.- Batzar horren helburua Gure Eskuk datozen hilabeteetan martxan jarriko dituen ekimen berriak aurkeztea izango da. Ekimen horien artean izango dira erreferendumaren aldeko sinadura bilketaren amaiera, erreferendumaren aldeko iniziatiba berriak, 2022ko uztailaren 2an pirineoetan burutuko den ekimen erraldoia... besteak beste.

Zinea Kabigorrin: Julieta engaña a Romeo

Data: 
Osteguna, Azaroa 18, 2021 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Mosku-Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

imagen

Kabigorri.- "Irungo Zinemak – Magia en la pantalla (1897-2021)" erakusketaren osagarri gisa Juileta engaña a Romeo (José María Zabalza) film luzearen proiekzioa programatu dugu. Irunen filmatua, nolabaiteko umore beltza eta kutsu surrealistak dituen komedia honek hiria 1964. urte hasieran nolakoa zen gogoratuz gozatzeko aukera emango digu. Kale, plaza, eraikin, establezimendu ugari egongo dira, agian jende ezagun ere Ateneoaren pantailan agertzen direnak.