Irungo Sortuk Herri Topaketak egingo ditu azaroaren 27an

Non: 
Palmera Montero gunea, Irun
Data: 
Larunbata, Azaroa 27, 2021 - 10:00 -tik 11:00 -ra
Antolatzen du : 
Sortu

Topaketak Sortu Irun A27

Irungo Sortu.- Ekainean abiatutako Loratzen prozesuaren baitan, Irungo Sortuk Herri Topaketak egingo ditu azaroaren 27an, larunbatarekin, 10:00-14:00 bitarte Palmera Montero gunean.

Topaketen helburua Irungo ezker abertzaleko komunitatea elkartzea da, ezker abertzaleak aurrera begira Irunen dituen erronkei buruz elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko. Zehazki, sei gai landuko dira: Euskalgintza, feminismoa, hezkuntza, lan eta bizi baldintzak, komunikazioa eta Hazia. Eta Topaketak borobiltzeko, bazkaria egingo da ondoren.

Irungo ezker abertzalea osatzen duten kide ororen iritzi eta hausnarketak ezinbestekoak direlako, Sortuk Herri Topaketetan izena emateko deia luzatzen dio bere komunitateari, horretarako sortuirun@ni.eus-era idatziz. Batzuek bidea ireki bazuten, guri garaipena prestatzea tokatzen zaigulako. Komunitateaz, zaintzaz eta antolakuntzaz. Batu borrokara!

Etiquetak: