Datorren ekintzak

Kubarekiko Elkartasun Kontzentrazioa Irunen

Data: 
Osteguna, Uztaila 15, 2021 - 19:00
Non: 
San Juan Plaza, Irun

IRUN KUBAREKIN

BLOKEOARI EZ! IRAULTZARI BAI!

Kuban jazotzen ari diren gertakarien aurrean, irundik ere gure elkartasuna adierazteko elkarrataratzea antolatu dugu. Gogor arbuiatzen dugulako inperialismo ipar-amerikarraren jarrera: Pandemiaren errelaitate gordinari, inperialismoak blokeoaren gogortzea gehitu dio xede bakar batez: Herri iraultzailearen borondatea makurtu eta estatu kolpe bati bide eman.

Gure Esku elkarteak bi ekimen antolatu ditu aurtengo ikasturteari amaiera emateko

Data: 
Larunbata, Uztaila 10, 2021 - 11:20

UZTAILAK 10 Aiako Harria

Gure Esku.- Ezin uka kurtso zaila izan dela guztiontzat. Baita Gure Eskuren dinamikarentzat. Baina ezin dugu geldirik geratu eta aurrera egin dugu! Hamaika Gara ekimena eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketa martxan jarri eta berriro ere indarrak batzen hasteko determinazio osoa dugu. Hala erakutsi genuen Irunen maiatzaren 22an burutu genuen ekitaldian ere.