Kubarekiko Elkartasun Kontzentrazioa Irunen

Non: 
San Juan Plaza, Irun
Data: 
Osteguna, Uztaila 15, 2021 - 19:00

IRUN KUBAREKIN

BLOKEOARI EZ! IRAULTZARI BAI!

Kuban jazotzen ari diren gertakarien aurrean, irundik ere gure elkartasuna adierazteko elkarrataratzea antolatu dugu. Gogor arbuiatzen dugulako inperialismo ipar-amerikarraren jarrera: Pandemiaren errelaitate gordinari, inperialismoak blokeoaren gogortzea gehitu dio xede bakar batez: Herri iraultzailearen borondatea makurtu eta estatu kolpe bati bide eman.

Zentzu horretan, kapitalari eta diruaren egia bakarrari saldutako komunikabide handien morroi papera salatzen dugu berriz ere. Karibeko uhartearen errealitatearen inguruko manipulazioaren eta distortsioaren egileak.

Era berean, gure elkartasun zintzoena adieraziko diogu Kubako herri iraultzaileari. Hamarkadaz hamarkada, munduko ezkerrarentzat eta esplotazio gabeko mundu bat eraiki nahi dugunontzat eredu. Burujabe izan nahi dugun herriontzat ipar-orratz. Momentu gogorrenetan ere duin, burujabe.

Euskal Herria Kubarekin
Cuba si Yankees no!
Soberanía es libertad
Stop al bloqueo
Gora Iraultza

Etiquetak: