Datorren ekintzak

"Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa" lelopean ekainaren 27an manifestazio nazionala Iruñean

Data: 
Larunbata, Ekaina 27, 2020 - 08:00 -tik Igandea, Ekaina 28, 2020 - 07:55 -ra
Non: 
Iruñeko Errekoleta Plaza

Patxi Ruizek 31 egunez aurrera eramandako gose eta egarri grebek agerian utzi dute kartzelaren benetako izaera hiltzailea eta, hau gizartearen isla izanik, sistemaren benetako aurpegi torturatzailea ere. Presoaren pertsonalitatea apurtzea da kartzelaren helburua, jende obedientea eta irizpiderik gabekoa sortzea.

Asteazkenean, hilak 10, Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko beste kontzentrazio bat Irunen

Data: 
Asteazkena, Ekaina 10, 2020 - 20:00 -tik Osteguna, Ekaina 11, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Gaurkoan Patxik bere 29. eguna betetzen du gose greban Murtzia II-ko kartzelan. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Atzo 59,5 kg pisatu zituen eta parametro guztiak egonkor mantentzen ditu azukrea izan ezik. Hauxe da baxu daukan parametroa, eta bere gorputzak beste ondorio larri batzuk pairatzen hasi denaren seinale.

Gure Eskuk ekintza berritzailea egingo du igande honetan

Data: 
Igandea, Ekaina 7, 2020 - 11:00 -tik Astelehena, Ekaina 8, 2020 - 13:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Gure Esku

Hemen Erabaki Herritarrok ErabakiGure Esku Irun.- Oso momentu berezia bizi dugu. Eta Gure Eskuk iniziatiba bat antolatu du igande honetarako. Iniziatiba hori, Euskal Herriko hiri eta herri askotan burutuko da, baita Irunen ere.

Asteazkenean berriz Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen

Data: 
Asteazkena, Ekaina 3, 2020 - 20:00 -tik Osteguna, Ekaina 4, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Gaurkoan Patxik bere 22. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Berri aipagarririk ez dago bere egoeraren inguruan baina, jakina, egunak pasa ahala Patxiren osasuna andeatzen joaten da.

Larunbat eguerdian Irunen eta arratsaldean Donostian mobilizazioak deitu dituzte Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko

Data: 
Larunbata, Maiatza 30, 2020 - 13:00 -tik Igandea, Maiatza 31, 2020 - 12:55 -ra
Non: 
Irun: 13:00etan San Juan plazan - Donostia: 20:15ean Bulebarretik

Gaurkoan Patxik bere 19. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Gose eta egarri grebaren ondorioz, nahiko mingarriak izaten ari diren zauriak atera zaizkio mihian (mihi fisuratua delakoa) eta momentuz ez diote horretarako tratamendurik eman.