Maiatzaren 29an azken ostiraleko elkarretaratzeei berriro ekiten zaie Bidasoaldean
Irun: 20:00etan Zabaltza plazan
Hondarribia: 20:00etan San Pedro kalean
Irun: 20:00etan Zabaltza plazan
Hondarribia: 20:00etan San Pedro kalean
Gaurkoan Patxik bere 17. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Ezarritako berrogeialdia ekainaren 9ra arte mantenduko diote, eta denbora horretan ezingo du ezta abokatuen bisita ere jaso. Covid-19az geroztik kartzela horretan onartutako bideo-deiak ere ez dizkiote emango, erizaindegiko moduluan estaldura falta dela argudiatuta.
Gaurkoan Patxik bere 15. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio. Bere egoeran ez dago aldaketa azpimarragarririk. Berrogeialdian jarraitzen du erizaindegian eta gose grebarekin aurrera jarraitzen du.
Gaurkoan Patxik bere hamairugarren eguna betetzen du gose greban. Ez da asko Patxiren inguruan gaur daukagun informazioa, baina daukaguna honakoa da:
Ostegun arratsaldean Murcia II-ko Kartzelak Patxiri eskaini zion ospitalera eramatea, baina Patxik uko egin zion aukera honi. Beranduago, 23:00ak inguru, Mulako Epaitegiak igorritako auto baten ondorioz, Patxi Virgen de la Arrixacako ospitalera eraman zuten Kartzelaren eskariari jarraiki, bere bizitza arriskuan zegoelakoan.
Asturiaga 1974 memoria taldea.- Gaur, maiatzaren 20an, 46 urte betetzen dira Roke Mendez Villada eta Jose Luis Mondragon Elorza Hondarribiko Asturiaga hondartzan erail zituela polizia frankistak diktadura garai ilunean. Haien memoria ez galtzeko maiatzaren 23an, larunbatarekin, Asturiagara mendi ibilaldia egitea proposatzera gatoz.