Datorren ekintzak

Kontzertua Lakaxitan ostegunean: otsailak 27 · Xabi Basterra

Data: 
Osteguna, Otsaila 27, 2020 - 20:00 -tik Ostirala, Otsaila 28, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Xabi Basterra Lakaxita'Zero' izeneko lan berriarekin dator Lakaxitara Xabi Basterra, Euskal Herrian nahiz atzerrian kutsu intimoko kontzertu ugari eman dituen musikaria. "Zintzotasuna, samurtasuna eta sendotasuna" aldarri dituen diskoa aurkeztuko digu, gaztelaniaz gehienbat, baina baita euskaraz ere kantatutako folk doinuekin.

“Tokiko merkatalguneak kolokan” hitzaldia, Iker Casanovaren eskutik

Data: 
Asteartea, Otsaila 25, 2020 - 19:00 -tik Asteazkena, Otsaila 26, 2020 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo Palmera Montero guneko 2 .aretoa
Antolatzen du : 
EH Bildu

Tokiko merkatalguneak kolokan hitzaldia Bidasoa eskualdeko merkataritza egoera zailean dago: Irunen 2011-2018 bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi da, EAEko daturik altuena. Gainera, Zaldunbordako makro outlet proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarriak ekarriko lituzke eskualdeko denda txikientzat.

Pentsioen aldeko manifestazio berria datorren astelehenean

Data: 
Astelehena, Otsaila 24, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Otsaila 25, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT)

Foto de archivo Datorren 24an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.

Larunbat honetan, otsailaren 22an, kontzentrazioa eta ekintza mugan, blokeoaren eta pertsonei ukatutako eskubideen aurkako

Data: 
Larunbata, Otsaila 22, 2020 - 14:00 -tik Igandea, Otsaila 23, 2020 - 13:55 -ra
Non: 
Santiagoko Zubia. Hendaia-Irun
Antolatzen du : 
Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Cimade, La Ligue Des Droits De L’homme, Donostiako Hiritarren Sarea, Hernaniko Harrera Sarea, Sos Arrazakeria-Sos Racismo

Concentración en la fronteraDatorren larunbatean mugaren bi aldeetako hainbat elkartek elkarretaratzea-ekintza deitu dute azken asteetan mugetan emaniko neurriak salatzeko.

Lantzeko Inauteria plazaratuko du Kemenek larunbatean

Data: 
Larunbata, Otsaila 22, 2020 - 12:00 -tik Igandea, Otsaila 23, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
Pio XII plazan
Antolatzen du : 
Kemen Dantza Taldea

Puska BiltzeaKemen Dantza Taldea.- Euskal Herriko herri inauteri bat plazaratuko du Kemen Dantza Taldeak larunbatean, otsailaren 22an, hamaikagarren urtez, dagoeneko. Nafarroako Lantz herriko inauteriaren txanda izango da aurtengoan. Alde batetik, Lantzeko Inauteriko hainbat dantza prestatu ditugu: Lantzeko zortzikoa, muxikoak, karrika dantza etab. Dantzez gain, eta Nafarroako herrian egiten den moduan, Lantzeko Inauterietan egiten den antzerkia plazaratuko dugu. Horretarako, bertako pertsonaia guztiak kaleratuko ditugu: Miel Otxin, Txatxoak, Ziripot, Zaldikoa, eta Perratzaileak.