“Tokiko merkatalguneak kolokan” hitzaldia, Iker Casanovaren eskutik

Non: 
Irungo Palmera Montero guneko 2 .aretoa
Data: 
Asteartea, Otsaila 25, 2020 - 19:00
Antolatzen du : 
EH Bildu

Tokiko merkatalguneak kolokan hitzaldia Bidasoa eskualdeko merkataritza egoera zailean dago: Irunen 2011-2018 bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi da, EAEko daturik altuena. Gainera, Zaldunbordako makro outlet proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarriak ekarriko lituzke eskualdeko denda txikientzat.

Horretaz guztiaz aritzeko “Tokiko merkatalguneak kolokan” izenburua duen hitzaldia antolatu du EH Bilduk. Hitzaldia, astearte honetan (otsailak 25), arratsaldeko 19:00etan Irungo Palmera Montero guneko 2 .aretoan izango da, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanovaren eskutik. Casanovak sakonki landu du merkataritzak EAEn duen egoera, eta azalera handiko merkatalguneak mugatzen dituen Establezimendu Komertzial Handien Lurralde Antolamenduari buruzko legearen sustatzailea izan zen.

Hitzaldia irekia izango da, eta eskualdean eragin handia duen gaia denez, EH Bilduk hitzladira bertaratzeko deia egiten du.

Etiquetak: