Hondarribiko EH Bilduren Herri batzarra
- Gehiago irakurriHondarribiko EH Bilduren Herri batzarra -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak (Irun-Hondaribiak) datorren astelehenean abuztuaren 19a 12tan, San Juan plazatik Ficoba-ko zabaldegiraino egingo den manifestaziora deitzen du.
Manifestazioaren arrazoia da, kontinente guztiko elite ekonomikoekiko adostasunarekin eta Europako hainbat talde politikoren konplizitatearekin, Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala, eta Europako Batzordea troikaren erasoa salatzea.
17 EGUNEKO EKIMENAK. DIANAK, ERMITAREN IREKIERA, MEZA, VI TXAPELAUNDI SARIA, DANBORRADA
Datorren abuztuaren 17a, larunbata, izango da jaien egun handia; izan ere egun horretan ekimen garrantzitsu eta tradizionalak ospatuko baitira.
Eguna hasteko 8:30etatik aurrera “Xantalen Diana” joko da auzoko puntu desberdinetan. Diana berri hau Esteban Velasco Bernal musikagile irundarrak sortu du espreski gure auzoarentzako. Lehenengo Diana Xantalen ermitan izango da 8:30 etan.