Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak zazpigarren urtez Xantalen eguna ospatzeko ekintza desberdinak antolatu ditu

Data: 
Larunbata, Abuztua 17, 2019 - 08:30 -tik Astelehena, Abuztua 19, 2019 - 13:55 -ra
Antolatzen du : 
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea

PRogama Fiestas Ama Xantalen 2019

17 EGUNEKO EKIMENAK. DIANAK, ERMITAREN IREKIERA, MEZA, VI TXAPELAUNDI SARIA, DANBORRADA

Datorren abuztuaren 17a, larunbata, izango da jaien egun handia; izan ere egun horretan ekimen garrantzitsu eta tradizionalak ospatuko baitira.

Eguna hasteko 8:30etatik aurrera “Xantalen Diana” joko da auzoko puntu desberdinetan. Diana berri hau Esteban Velasco Bernal musikagile irundarrak sortu du espreski gure auzoarentzako. Lehenengo Diana Xantalen ermitan izango da 8:30 etan.

Goizeko 10etatik aurrera Ermita irekia egongo da dohaineko bisita libreak egiteko.

11:30etan meza egongo da Ermitan auzoko defuntuentzako eta Atzokoak abesbatzak parte hartuko du. Zentzu honetan Junkal parrokiaren laguntza eta inplikazioa eskertu nahi dugu. Urteroko hitzordua berreskuratu dugunetik, ospakizun hau arrakasta handia izan du eta auzoko bizilagunen elkargune bihurtu da.

Seigarren urtez Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak Txapelaundi Saria emango du, auzoko sustapenaren, hobekuntzaren eta garapenaren alde lan egiten duten pertsonen lana azpimarratzeko. Elkartzeko Zuzendaritza-batzordeak emango dio saria meza eta gero Rafa Gonzalez Merino bizilagunari.

Saria 12:30 aldera emango da, ermitako plazan eta ondoren aperitibo txiki bat eskainiko da bertaratu diren guztientzako egun kuttun honetan elkartauna sustatzeko asmoz.

Janaurrekoa ospatzen den bitartean Atzokoak abesbatza abesti herrikoiak interpretatuko ditu.

Arratsaldean eta bigarren urtez, Xantalen Danborrada auzoko kaleetan zehar ibiliko da; Ermitako plazatik irtengo da 19:00 eta ondorengo kalletatik zehar ibiliko da: Ermita, Santa Elena, Korrokoitz, Uranzu, Urdanibia, Kontrakalea, Trabesia, Larretxipi, Sargia, San Macial, Eliza, Berrotaran, Foru, Legia, Nagusia, San Juan, San Marcial, Urdanibia, Larretxipi eta Jesus Danborrada Ondareko Erraldoieneta Buruhandien atzetik aterako da. Honen bitartez beraien laguntza eskertu nahi diegu. Hauek eta gero, garbitzaile taldea joango da eta ondoren Danborrada joango da Gorka Álvarez Aranburuk zuzenduta, Oiasso Txarangaren akonpainamenduarekin.

Danborrada eta garbitzaileen taldea parte hartu nahi duen guztiari irekia dago (danborradan danborra jotzeko 16 urte baino gehiago izan behar dira). Entseguak abuztuaren 14 eta 16an izango dira elkartearen lokalean (Jesus kalea, 9); hara joan eta izena ematea besterik ez da behar parte hartzeko. Garbitzaileak zuzenean abuztuaren 17an elkartuko dira Ermitan, Dnborrada irten baino minutu batzuk lehenago; azken hauek latsarrirako tresakin edo, ontzi, saski edo maindirekin joan behar dira.

18 EGUNEKO EKITALDIAK. ERMITAREN IREKIERA

Abuztuaren 18an, Xantalen egunean, Ermita irekia egongo da 10:00etatik 14:00etara, sarrera librearekin. Nahi duenak Ermita barrutik, erromatarren aztarnak eta erakusketa bisitatzeko aukera izango du. Oiasso Museoari eskerrak eman nahi diegu bide batez, har honen bidez.

Etiquetak: