Bihar "Laruntasuna" ospatuko da Irungo Harrera Sareak antolatuta
Irungo Harrera Saretik, datorren larunbatean, 25ean, ospatuko dugun lehen LARUNTASUNAn parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Laruntasuna topaleku bat bezala ulertzen dugu, gure artean bizipenak partekatzeko; Sarea osatzen dugun talde ezberdinen artean une atsegin bat pasatzeko, Irungo herriaren aurrean ikusgarritasuna ematearekin batera.



Abotsaniz.- Datorren ostiralean, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 18.30etatik aurrera kanpainaren amaierako ekitaldi-festa egingo duela Abotsanitzek San Pedro kaleko egoitzaren parean. Egun horretan, eta udal hauteskundeen atarian, herritarrekin elkartuko gara beste behin, gure proiektua konpartitzen jarraitzeko eta hondarribiarrekiko gure konpromisoa azaltzeko.