Abotsanitzen kanpaina amaiera San Pedro kalean

Non: 
San Perdro kalea, Hondarribia
Data: 
Ostirala, Maiatza 24, 2019 - 18:30
Antolatzen du : 
Abotsanitz

Ekitaldia San Pedro Kalean (Archiboa)Abotsaniz.- Datorren ostiralean, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 18.30etatik aurrera  kanpainaren amaierako ekitaldi-festa egingo duela Abotsanitzek San Pedro kaleko egoitzaren parean. Egun horretan, eta udal hauteskundeen atarian, herritarrekin elkartuko gara beste behin, gure proiektua konpartitzen jarraitzeko eta hondarribiarrekiko gure konpromisoa azaltzeko.

Kanpainan zehar kalera atera gara, azken lau urte hauetan egin dugun bezala, herritarrekin kezkak eta desioak konpartitzeko. Herriko erdialdean bezala auzoetan ere izan gara, datozen lau urte hauetarako dugun programa azaltzeko eta zerrendako kideak aurkezteko. Komunikabideen galderei erantzun diegu eta mahai inguruetan parte hartu dugu, gure asmoak zeintzuk diren argi eta garbi esateko. Hondarribiarentzat zer nahi dugun oso ongi dakigulako.

Argi esan dugu nolako udala nahi dugun, herritik eta herriarentzat egina. Eta nolako herri eredua den gurea, euskalduna, aurrerakoia, berdintasunean oinarritzen dena, errespetua azaltzen duena, parte hartzailea eta solidarioa.

Abotsanitzen ikuspegitik gauza asko hobetu litezke Hondarribian, eta horretarako egingo dugu lana Udaletik, modu gardenean. Berdintasun plana bultzatuko dugu, eta berdin gizarte zerbitzuak. Herritarren bizitza errazteko bideak egingo ditugu Udaletik. Euskararen alde egingo dugu eta ekonomia sustatu, gure programan argitu dugun bezala. Eta Hondarribian bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu, etxebizitza publikoen eskaintza zabalduz, alokairu publikoa indartuz eta Etxe Turistikoen (VT) araudia eginez.

Abotsanitzek hondarribiarrei begiratuko die Udal politika egiteko garaian. Eta horregatik, hondarribiarren botoa eskatuko dugu ostiraleko azken ekitaldi-festan ere, gauzak errotik aldatu eta aurrera begira jartzeko. BADA GARAIA!!

Etiquetak: