Datorren ekintzak

Hitzaldia Kabigorrin: Herri Maputxea. Borroka eta duintasun historia

Data: 
Osteguna, Maiatza 9, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Cartel anunciador de la charlaMaputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.
Txileko eta Argentinako estatuek lurrak kendu zizkion maputxe herriari. Diktaduraren eta Kontzertazio gobernuen garaitik mende bat pasa denean, eredu neoliberala eta basoaren industria, hidroelektrikoak eta meatzaritza hasi eta zabaltzen ari direla, oraindik jarraitzen dute harrapaketak egiten maputxeen herrialdean.

Venezuelari buruzko hitzaldia Agustin Otxotorenarekin

Data: 
Ostirala, Maiatza 3, 2019 - 19:30
Non: 
Hazia

2006tik Caracasen (Venezuela) bizi den Agustin Otxotorena enpresari errenteriarrak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 3an Irungo Hazia kultur elkartean.

Chavismoaren eta Nicolas Maduro presidentearen babesle sutsua da Otxotorena, eta herrialde latinoamerikarrak egun bizi duen egoerari buruz hitz egitera etorriko da Irunera.

Hitzaldia 19:30ean hasiko da Hazian (Peña kalea 8, Irun).

#BDSKm0 Proiektua herritarrengana

Data: 
Ostirala, Maiatza 3, 2019 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 4, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Uztarri Ona auzo elkartea

Labore Hitzaldia Urdanibia Berri., IrunMaiatzaren 3an, ostiralean, Urdanbia Berriko auzoelkartera hurbiltzen den herritar orori #BDSKm0 proiektuaren inguruko informazioa helaraziko zaio #BDSKm0 proiektua aurrera doa, eragile, zahar egoitza, guraso elkarte eta eskoletako jantokiekin biltzen. Apirilatik ekainera bitarte bilera erronda luzea dute eta baita hitzaldiak ere, hala nola, datorren maiatzaren 3an Urdanibia Berrin izango dena.