#BDSKm0 Proiektua herritarrengana

Non: 
Uztarri Ona auzo elkartea
Data: 
Ostirala, Maiatza 3, 2019 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 4, 2019 - 18:55 -ra

Labore Hitzaldia Urdanibia Berri., IrunMaiatzaren 3an, ostiralean, Urdanbia Berriko auzoelkartera hurbiltzen den herritar orori #BDSKm0 proiektuaren inguruko informazioa helaraziko zaio #BDSKm0 proiektua aurrera doa, eragile, zahar egoitza, guraso elkarte eta eskoletako jantokiekin biltzen. Apirilatik ekainera bitarte bilera erronda luzea dute eta baita hitzaldiak ere, hala nola, datorren maiatzaren 3an Urdanibia Berrin izango dena.

Esan bezala, hurrengo ostiralean Maiatzak 3, 19.00eta, hitzaldia izango da Uztarri Ona auzo elkartearen egoitzan: Labore Txingudi eta Aldatsa Baratza kooperatiboaren eskutik Bidasoa eskualdeko inguruan dauden agroekologia proiektuak ezagutuko aukera izango da. Huexek dira ostiraleko hitzaldian helaraziko diren ideietako batzuk:

  • Bidasoa eskualdean tokiko produktua, ekologikoa, goxo eta osasuntsua kontsumitu ahal izateko bi elkarte ezagutzeko aukera izango da. Produktu hauek modu erraz batean eskura jartzen dituztenak.
  • Agroekologia zer den ezagutzeko parada izango da (agro-industriaren alternatiba) eta ikusi zer ekarpen positibo egiten dion Bidasoako eskualde, jendarte eta bereziki gero eta okerrago dagoen lehen sektoreari.
  • Elkarte hauetan parte hartzeko bideei buruz jorratuko da eta gure ingurukoen bizitzetan tokiko produktu osasungarriaK edukitzeko aukera ematen digutenak

Horregatik BDS Koopetik, Labore Txinguditik eta Aldatsa Baratzatik interesaturik dagoen herritar orori gonbitea luzatzen diote, ostirala 3 Uztarri Ona-ren lokalera gerturatzeko.

Etiquetak: