Urdanibia Plazako obrak eta jai gunearen inguruan EH Bilduren jarrera
Urdanibia plazako berrikuntza lanen eta jai gunearen gaineko, Irungo alkate den , Jose Antonio Santanoren atzoko adierazpenak harridura sortu digute.
Aurtengo San Martzial jaietan, urte askotan gune honetan burutu diren hainbat ekimen Ficobara eramateak herritarron artean sortu duen eztabaidaren aurrean, bere iritzia eman eta bere taldearen proposamena defendatzearekin batera, gure ustez ulergaitza eta onartezina den salaketa bat egin zuen atzo alkate jaunak.
Jose Antonio Santanok << talde politiko baten intromisioaz" >> eta << Talde politiko baten interesen "inpulsoarekin" berrikuntza lan batzuen kudeaketa beste zerbaitetan bihurtzen ari zela.>> esan zuen.

· IRUN
Aldatsa baratzaren kide berri bila gabiltza.