Datorren ekintzak

Bi greba egun deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, gaur eta bihar lan baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua aldarrikatzeko

Momento de la rueda d eprensa

LAB Sindikatua.- Gipuzkoako helduen egoitzetako egoera salatzeko agerraldia egin dugu Donostian. Bertan, abenduaren 10 eta 11rako deitutako greben berri eman dugu. Hain zuzen ere, urteak daramazkigu sektoreko errealitatea zein den salatzen, baina, erakunde eta enpresen jarrera ikusita, badirudi gatazka langile, egoiliar eta hauen senideena dela soilik, eta honek horrela ez lukeela izan beharko gogor kritikatu dugu, egoera jasangaitz honek jendarte guztiari eragiten baitio.

Avenida zubiaren modulo bat Kataluniara bidaltzea eskatu du Kepa Ordoki MHB elkarteak

Kepa Ordoki MHB prentsaurrekoa

Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea.-Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimenaren bitartez, Avenida zubiaren modulu bat Kataluniara bidaltzea eskatu du Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Proposamena abenduaren 30ean gauzatuko den osoko bilkuran eztabaidatuko da. Baita ere, Avenida zubian, presidentaren deportazioa eta entrega oroitarazten duen euskarri bat ezartzea eskatu du talde memortalistak.

Aizarnazabalgo hilketa matxista gogor gaitzetsi du M8 Asanblada Feministak

IMG_7496.JPG

Bidasoko M8 Asanblada Feministak erabateko gaitzespena adierazten du Aizarnazabalgo 32 urteko Aintzane Pujanaren hilketa dela eta. Ez ditugu hemen errepikatuko gertaeraren inguruabarrak Aintzaneren familiarekiko errespetuagatik, baina Aintzaneren bizitzarekin amaitu duen ekintza doilor eta nazkagarriarekiko gure errefusik sakonena adierazi nahi dugu.

Espero dugu legearen zama guztia gainera erortzea eta egindakoagatik ordaintzea.

M8 Asanblada Feministak Sestaon gertatutako hilketa matxista gaitzetsi du

Banner Eraso Matxistarik EZ!

M8 Asamblada Feminista Bidasoa.- Beste behin ere, Sestaon emakume baten hilketa matxista deitoratu behar dugu.

Bidasoko emakumeok irmoki gaitzesten dugu modu koldar eta zentzugabean emakume hori hil izana; gainera, justiziak ezin du inolako esku-hartzerik egin, haren hiltzailea itsasadarreko uretan ito baita.