Irungo 20 bat eragilek babesa eskaini diote Askapenari, Elkartruke, Askapeña eta Herriak aske elkartei. Baita 5 auziperatuei.
Askapena erakunde internazionalista, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke estatu espainiarrak bultzaturiko epaiketa politiko bat pairatzen ari diren elkarteak dira eta Herriak Libre hauei babesa adierazteko dinamika bat da.

· Urriak 18
Etxerat.- Komunikabideei emandako filtrazioaren 7 eguneko atzerapenarekin, Audientzia Nazionalak Euskal Herriko kartzeletara euren hurbilketa eskatzen duten beste hamar preso politikoren helegiteak baztertu dituela komunikatu zaie gaur beren abokatuei.