AHTaren aurkako Bizi Martxaren laugarren eta azken kronika: Irurtzun-Altsasu (29, igandea)
Albokaren soinuz esnatuta eta gosaldu ondoren berriro ere pedalei ekin diegu. AHTarendako plazaratu duten azken proiektuak zeharo kaltetzen dituen Ekai, Zuatzu eta Satrustegiren barna igaro gara. Sakanako herrietatik pasatzen ari ginen bitartean, bertako biztanleak bizi martxara batuz joan dira, heldu zein haur. Azpimarratzekoa Ihabarren batu zaigun ume kuadrila. Lakuntzan hamaiketakoa hartuta Etxarri Aranazera heldu gara.


Asteartean, arratsaldeko 19:00etan Bidassoa Basque Breweryn egin zen GureGOURMET proiektuaren lehen fasearen amaiera ekitaldia. Proiektuan parte hartutako pertsona eta enpresak, Miguel Angel Paez Bidasoa bizirk elkarteko presidentea eta Juan Mari Altuna lehendakariordea gerturatu ziren ekitaldira. Proiektua errepasatu ostean, Pia Alkainek enbaxadore onenaren diploma jaso zuen, eskualdeko jatetxe batean bi pertsonentzako afari baten saria eskuratzeaz gain.
Irungo udaleko Gazteria sailak, herriko gazteen nahi, interesak, kezkak eta eskaerak ezagutu nahi ditu lehen eskutik. Gazteriari bideratutako zerbitzu eta politikak herriko errealitatera ahalik eta hoberen egokitu ahal izateko.