BERRIOZAR - ASKAPENA 30 URTE (bazkari eta autobus txartelak)
BADATOR!!! #U7Berriozar!!! Gogorarazi nahi dizuegu ASKAPENA erakunde internazionalistak Urriak 7an Berriozarren 30 urte ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu duela, bertan ekitaldi ezberdinak egingo dituelarik (info+ atxikitako karteletan).

Urriaren 8an amaitu zen JAURLARITZAREN ETXEBIZITZA SAILAK abuztuaren 4ean ireki zuen epea emendakinak egiteko.EUSKADIKO PAH garenok 10 EMENDAKIN egin ditugu.
Gaur eguerdian Pikoketan hamarnaka lagun bildu dira 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen milizianoak omentzeko.
Atzo, ostiral arratsaldean, ehundaka lagun elkarretaratu ziren Irungo San Juan plazan Catalunyako azken 10 atxilotuekin elkartasunean.
Eneko Goia alkateak eztabaida irekitzeko eskaera berri bati ezezkoa eman diola salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Ezezko hori Osoigo.com eragin politikoko plataforma digitalaren bidez azaroaren hasieran Donostiako Udaletxeko 5 politikariri egin diegun galderaren haritik etorri da.