PTPri alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo da bihar ostiralean Donostian
Bihar ostirala, azaroak 13, arratsaldeko 6etan, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Alderdi Ederren duen egoitzaren atarian (Andia kalea), Donostialdea-Bidasoa Beheko Lurralde Zatikako Plana (PTP-LZP) bertan behera uztea eskatzeko alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo dute Plan horrek eragindako herrietako hainbat taldek “PTP honi Ez! Lurrak eta Herriak Bizirik!” lelopean.


EH Bildu eta SPI.- Gaurko egunean komunikbaideetan Irunek 2016rako aurrekontuak edukiko zituela irakurri beharko genuke. Baina hori ez da horrela izan. 2015eko abenduaren 18an Ogasuneko delegatu Miguel Angel Paezek, aurrekontuen osoko bilkura atzeratzen zela jakinarazi zuen prentsa ohar baten bidez. Hauek ziren bertan agertzen ziren hitzak;
IRPH Stop Gipuzkoa.- Duela gutxi jakin da Valentziako Merkataritza-Arloko hirugarren Epaitegiak 2015eko azaroaren 18an IRPHa baliogabetuz ebatzi zuen epai bat, aldeek helegiterik ez jartzean, IRPHa abusuzkoa izateagatik baliogabetzen duen lehen epai irmo bilakatu dela.