Datorren ekintzak

Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea

fotoIrungo jaien usaina heltzen hasi zaigu jada. Lagunak, parranda, jolasak, ospakizuna, barreak eta dibertimenduaren garaia iritsi da. Horrela imajinatzen ditugu jaiak, bai. Baina errealitatean dena ez da hain perfektua. “Festa dezagun gaurdanik geroa” gaur egungo jai ereduaren inguruan egindako dokumental batean, galdera hau botatzen du elkarrizketatu batek: Zergatik pasatu behar dugu batzuk hain gaizki beste batzuek hain ondo pasa dezaten?

Galdera hori luzatzen dugu guk gaur. Zergatik emakumeok kontuz ibili behar dugu parrandatik etxera bueltatzen garenean? Zergatik azken aste hauetan Euskal Herrian ospatutako festa guztietan eraso sexualak izan dira? Zergatik jaien inguruan “dena posible da” ideia zabaltzen da zenbait pertsonen artean? Zergatik ematen dira eraso homofobo edo arrazistak?

2014ko Alardearen balorazioa

FotoAlarde Publikoaren Junta.- Alarde Publikoaren Juntak jakinarazi nahi du poz-pozik dagoela ekainaren 30ean egindako Alardearengatik, dena primeran irten da eta.

Eskerrik zintzoenak Alardearen edozein konpainia edo unitatetan parte hartuta hilaren 30ean kalerik kale jaiaz gozatu nahi izan duten guztiei, eta bereziki lehen aldiz egin dutenei, gazteak direnez gero sasoian dagoen Alarde bizia gauzatzen lagundu digutelako. Beste behin Alarde eder eta alaia egin dugu, jai giroan, egin ere.

Eta eskerrik asko, nola ez, aurten ere edo aurten lehen aldiz animoak ematera eta txalo egitera kalera atera diren guztiei: denon artean egun ahaztezin eta hunkigarria egin dugu.