Mondragon Unibertsitatearen, eskualdeko LH zentroen, Tknikaren eta Bidasoa bizirik-en arteko elkarlana, “Pertsona ekintzailearen eguna” ospatzeko
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eta Tknika, Mondragon Unibertsitatea, Bidasoa LHII, Plaiaundi BHI eta Irungo La Sallerekin batera, jarduera ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean, pertsona ekintzailearen egunaren harira.

Irungo eta Hondarribiko Udalek Bidasoa bizirik-en bidez antolatzen duten XXI.Enpleguaren Astean, enpresentzat eta enplegu bila ari diren pertsonentzat interes handikoak izan daitezkeen hiru tailer egingo dituzte.
Ohar honen bidez honakoa adierazi nahi dugu:
Bai Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzuak 2018ko apirilean egin zuen txostenak bai URA Ur Agentziak egindako ikuskaritzak berretsi dute Jaitzubiaren ondoko lurretan (Txingudi, Natura 2000 Sarea) Jaizkibel Urbanizazioak egin duen zuhaitz-mozketa legez kontrakoa dela, eta gainera, babes-maila juridikoren bat duten espezie-ale batzuei eragin diela.