
Eskualdeko agentziak Hondarribiko eta Irungo produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eskainiko du urtero milaka pertsona erakartzen duen hitzordu horretan.
Bidasoa Bizirik.- 2014ko urtarrilak 17.- Datorren asteazkenean (hilak 22) hasiko da Madrilen FITUR azokaren edizio berri bat. Zalantzarik gabe, mundu mailan turismoaren sektoreko profesionalentzako topagune garrantzitsuenetako bat da.
Aurten, martxoaren 9an, hileko bigarren igandean, ospatuko da Emakumeen Lasterketa Herrikoia. 11etan abiatuko da Boulevardetik eta bertan izango du helmuga. 5 km egin beharko dituzte parte hartzaileek guztira.
Aurtengoa Lilatonen 25. edizioa dugu, Lilarollerren 6a.
Otsailaren 28an izena emateko epea bukatzen da eta internet bidez bakarrik egin daiteke. Horretarako KIROLPROBAK webgunea erabiltzen dute.
Etxerat. Juan Jose Rego Vidal euskal preso politikoak garuneko isuria izan zuen pasa den otsailaren 23an. 75 urteko preso donostiarra, duela 2 urte eta erditik hona etxean preso zigorra betetzen ari da bihotzeko gaixotasun larria dela eta. Rego Vidalek 4 egun eman ditu Donostia Ospitalean ingresatua.