Txanpi Hendaian aske baina Hegoaldera ezin pasa
Jean Pierre Harokarene “Txanpi” gaur goizeko 6:30ean aske geratu da. Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak atxilotu du preso politiko ohi irundarra eta Soriako komisaldegira eraman du. Han senideei deitzea utzi diote eta eskuburdinak jarrita Biriatura eraman dute. Txanpi Frantziako estatuan kargurik ez duelako Pausura eraman eta libre utzi dute.
- Gehiago irakurriTxanpi Hendaian aske baina Hegoaldera ezin pasa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Ohar honen bidez Hondarribilo Sortuk honakoa adierazi nahi dugu:
Apirilaren 22 eta 23an Kabigorrin eta apirilaren 29 eta 30-ean AMAIA KZ-an egingo dan tailer honetan Zapalduon Antzerkia eta Memoria kolektiboa uztartzen saiatuko gera. Memoria eta Antzerkia Bidasoan izena duen proiektu baten barnean kokatzen da hau. Honen helburua Zapalduon Antzerkiaren bitartez Irungo memorian inguruko hausnaketa prozesu bat abian jartzea da.
Txingudiko Bertso Eskolak 2016ko urriaren 22an izan zen Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren omenez antolatu zuen kantaldia. Orduko grabazioa publiko egiteko, ordea, atzoko eguna hautatu dute: Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen egunaren bezpera, eta Joxe Mari Lopetegi zenaren eguna, 1875eko apirilaren 13an jaio baitzen, Irunen, orain dela 142 urte.