
Euskal Herriko espetxe batean zigorra betetzen ari den Irungo preso politiko bakarra Francisco Jose Ramada da. Uztailetik dago Iruñeko espetxean eta atzo Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri zuenez, Martuteneko kartzelara eramango dute.
Berak, irailaren 10ean, zigorraren 3/4ak bete zituen eta, beraz, baldintzapeko askatasunarekin kalean egon beharko luke.

Bidasoko EH Bildu.- Txingudiko Zerbitzuak mankomunitateko batzarrak, martxoaren 22an egindako bilkuran, aho batez onartu zuen erabat ixtera behartuak izan diren establezimendu eta zerbitzuak ur eta zabor tasa ordaintzetik salbuetsiak izatea, itxierak irauten duen bitartean.
Irungo EH Bildu.- Egun hauetan, Pasquier-Recondo enpresak eta Irungo udalak ostiraleko plenora sinatzera eramango duten hitzarmena da hizpide. Hitzarmen honen bidez, enpresak Azken Portun okupatzen dituen lurrak birkalifikatuko ditu udalak, eta 200 etxebizitza eraikitzeko operazioari irekiko dio bidea.