2016-11-23 Ezker Gantxoa
Kaixo!! Gaurkoan gurean Paul izan dugu, GAZTERAIKI-ren inguruan mintzatu zaigularik, Zer da? Ze helburu ditu?. Jarraian Dornaku-rekin egon gara eta TXINGUDILABORE kontsumo kooperatibaren inguruan azalpenak eskaini dizkigu. Lapiko Gorrian Asun Casasola ipuin lehiaketa izan dugu hizpide eta baita AEBtako hauteskundeak ere. Gaurko esaldia "Santua naizela diote txiroei jaten ematen diedanean, komunista naizela diote ordea txiroek zergatik pasatzen duten gosea eta zergatik egon behar diren hain gaizki galdetzen dudanean"
- Gehiago irakurri2016-11-23 Ezker Gantxoa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
2016-12-03 Fidel Castro omenaldia (BIDEO)
Pasaden Abenduaren 3an ezkerreko eragile ezberdinek Fidel Castro omendu genuen.
AGUR ETA OHORE COMANDANTE!!!
- Gehiago irakurri2016-12-03 Fidel Castro omenaldia (BIDEO) -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Bidasoa bizirik, Bidasoako garapen agentzia, Ducorau eraikinera lekualdatu da
Bidasoa bizirikeko zerbitzu ezberdinak 2017. Urtean Ducorau eraikinera eta bere eranskinera lekualdatuko dira. Egun, Bidasoa biziriken zerbitzuak instalazio eta bulego ezberdinetan banatuak daude. Zuzendaritza, Zerbitzu orokorrak, enpresentzako euskarri zerbitzuak eta programa europarren koordinaketa Kostorbe eraikinean kokatuak daude.
Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta
OLATUKOOPek Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri du martxan, Aztiker-en laguntzarekin.
Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea da helburua.
Kalapiek GPSaren erabilera eta oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroak antolatu ditu
OINARREZKO MEKANIKA IKASTEKO IKASTAROA
Kalapiek oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroa antolatu du hurrengo datarako:
Egunak: Otsailak 20,21 eta 23an (astelehen, astearte eta ostegunean).
Ordutegia: 18:30-20:30
Salneurriak: 20 € bazkide ez direnentzat. Bazkideak dohain egin dezakete.
