ELA Sindikatuaren parte hartzea gaurko Irungo Udaleko Plenoan
Gaur arratsaldean Irungo Udalean ospatuko den plenoan ELA sindikatuak bere espazioa izango du.
Bi gai jorratuko ditugu:
- Mozioa: Pleguetan klausula sozialak inkorporatzeko eskaria. ( Subrogazioa, gutxienez hitzarmen probintzialeko hitzarmenaren aplikazioa eta aurreko bi baldintzak betetzen ez dituzten enpresentzat santzioak).
- SAD: Etxez etxeko laguntzako subkontratatutako langileen egoeraren salaketa.
Hau hala izanik, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta Plenoa hasten den arte, udal parean kontzentrazioak deitu ditugu. Bertaratzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Urtarrilaren 14ean euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko egun berezia dugu. Giza eskubideen alde gaudenok ezin dugu etxean gelditu; gure hatz salatzailea erakutsi behar dugu Bilboko manifestazioan.
Atzo eguerdian San Juan plazan hamarnaka lagun bildu ziren argazki batean, datorren larunbatean, urtarrilaren 14an, Bilbon preso eskubideen defentsan egingo den manifestaziora joateko deia egiteko.
Azken lau urteotan egindako lanaz hausnartu, bidea birpentsatu eta etorkizuneko urratsak zehazteko jarri genuen martxan urrian Inurritegia Kongresu prozesua, gazte estrategia berregokitu eta antolakundea indartzeko asmoz. Herri eta auzoetan prozesuaren aurkezpenak egin ondoren, ponentzia irakurri, bozkatu eta eztabaidatzeko fasea ireki dugu.
SPI.- Asko sentitzen dugu Alkate jaunak gizarte-klausulen inguruan egin duen gehiegizko antzezpena. Gure adierazpenei erantzuteko gezurra esaten dugula eta ekarpenik egiten ez dugula aldarrikatu du, eta aurkeztutako zirriborroaren “ontasunak” defendatzen jarraitu du. Horrek guztiak argi uzten du oso seriotasun gutxirekin jorratzen duela gaia eta adostasunik bilatzen ez duela.