Datorren ekintzak

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) onartu du Hondarribiko Udalak

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko udalak atzo burututako Osoko Bilkuran HAPOa onartu zuen.  Agian, Hondarribiko EAJk onartu zuen esatea argiago legoke, berek bakarrik izan baitziren aldeko botoa eman zutenak. EH Bilduk eta AAk aurka bozkatu zuten, eta PSE eta PP abstenitu egin ziren.

Alkate Jauna, utzi arrabola pasatzeari, elkarrizketa eta zentzua dira bide bakarra

Hondarribiko Udal korporazioa egoera benetan tristean sartuta dago. Bere prentsaurrekoan, Alkate Jaunak elkarrizketaz eta politika egiteaz dihardu, baina egunerokoan oso bestelakoa da bere jarrera, ez baitzaigu eskatutako informazioa eman izan, gure proposamenetariko batzuk ez dira eztabaidatuak izatera iristen....

TXINGUDI: Plaiaundiko kirol-pisten lekualdatzea

PlaiaundiTxingudiren babesa 1994. urtean iritsi zen, hegaztien migrazioan bere padurek nazioarte mailan duten garantzia dela eta. Hala ere, hartutako betebeharren eta konpromisoen aplikazioa moteltzen joan da. Hortaz, urte gehiegi daramatzagu Txingudiko Kontserbazio Bereziko Eremuan eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuan dauden “Plaiaundiko kirol-pistak lekualdatzearen” zain.

Zaintzearen muga

Argazkia: Gari Garaialde

Gari Garaialde. Hitza.- Bertsio ofizialak dio zaintzeko daudela. Abdoulaye Bidasoa ibaia igaro nahian ito zenean instituzioek kezka adierazi nahi izan zuten eta ’Halakorik berriro ez gertatzeko’ haien eskura omen dauden baliabideak jarri zituzten. Guardia Civilaren patruilak dabiltza, geroztik, Bidasoaren alde honetan, errekari so, bazterrrak miatzen, zubipean begiratzen. ‘Halakorik berriro gertatu ez dadin’ ari dira zaintzen.