Datorren ekintzak

Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak eskerrak eman nahi ditu azken manifestazioari

Momento de la Manifestación (Foto: bidasoa.hitza.eus)Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak iragan larunbateko manifestaziora joan ziren 4.000 lagunei eskerrak eman nahi dizkie. Adin ezberdinetako pertsonak dira, eta badakite etorkizuna jokatzen ari garela. Duintasun eta elkartasun lezioa eman dugu.

Maiatzak-1 arekin ez dugu aski! Maiatzerako egitaraua #KapitalaHautsiBizitzariEutsi

Maiatzak-1 arekin ez dugu aski! Maiatzerako egitaraua #KapitalaHautsiBizitzariEutsiEz dugu aske izaterik, subirau izaterik sistema kapitalistaren baitan. Irungo ezker abertzaletik argi dugu eta uste dugu konstatazio historiko bat dela. Sistema kapitalista, bizitza bera, jendartea eta natura bere metaketa logika-pean menderatzen eta esplotatzen duen sistema bat da. Dena da zilegi kapitalarentzako eta berau ordezkatzen duten kapitalista eta estatuentzako, herrien eta pertsonen des-jabetzan sakontzeko, aberastasuna gutxi batzuen eskuetan pilatzen jarraitzeko.

Mugimendu feministaren lana goraipatu eta eskubide berdintasuna aldarrikatu ditu EH Bilduk

Ane Unanue, Leti Bermejo, Miren Lantz eta Oihana BrionesUdal berdintasun sailaren sorrerari behar duen garrantzia emateko eskatu du koalizioak

Berdintasunaren inguruan mintzatu da Irungo EH Bilduko Oihana Briones (zerrendan bigarrena), Ane Unanue eta Leti Bermejo zerrendakideekin eta Miren Lantz militante feministarekin batera egindako agerraldian.

Udal hauteskundeen emaitzei begira

Logotipo EH Bildu HondarribiaHondarribiko EH Bilduk mila boto baino gehiago lortu ditu egin berri diren udal hauteskundeetan, 2015eko hauteskundeetan baino 187 boto gehiago. Aurreko legealdian lortutako bi zinegotzi ditu EH Bilduk. Alderdi jeltzaleak, zinegotzi bat galdu arren, erabateko gehiengoa lortu du berriro ere. Halere, aldaketa esanguratsua da Alderdi Popularrak zeukan zinegotzi bakarra galdu izana; jarrera hertsia eta oldarkorra berdintasunaren auzian ordezkaririk gabe geratu da. Hori, berez, berri ona da.